jueves, 26 de febrero de 2009

Arazorik gabeko ikasbidaia!

Apa jente!

Ikasbidaiarako gutxi falta da, baina behin han gaudela, arazorik ez egotea espero dugu. Irakasleak prest daude eta ondo portatzen baldin bagara, aste eder bat igaroko dugu. Arazoak egoten badira aldiz, denok ordaindu beharko ditugu.

GeRo EtA GuTxIaGo FalTa Da!!

Epa!

Salouko giro ederra probatzeko, gero eta gutxiago falta zaigu. Bertako irteerak eta ekintzak egiteko. Ekintzak planeatuta daude eta denok gaude martxoak 30 heltzeko izugarrizko gogoarekin. AUPA IKASBIDAIA!!!

dirua lortu dugu


kaixo!!

horren beste lan egin ondoren, bidairako dirua lortu dugu. larunbatean, goizeko bederatzi t´erdietan elkartu ginen plazan. taldeka sailkatu ginen, eta talde bakoitzak, umeak zaintzen, jakiak saltzen eta boletoak saltzen ibili ziren. azkenean, nahiko ondo irten zitzaigun.

viernes, 20 de febrero de 2009

karnabaletako ekintzak


biharko egunean, ekintzak batzuk egin behar ditugu Bergarako plazan.

batzuk boletoak salduko dituzte, beste batzuk, umeekin jolastu eta gainontzekoek pintxoak eta pastelak saltzen arituko dira. boletoak lau sesto zozketatzeko dira. bakoitzak etxetik zerbait saltzeko eraman behar du (tortila patata, pastelak...).

animatu eta etorri zaitezte otsailaren 21ko goizean. han egongo gara, Bergarako plazan.

jueves, 12 de febrero de 2009

IRAKASLE BILA!



Ez dakigu zer egin, maisu edo andereño batzuk gurekin etortzeko. denetik probatu dugu eta aitzakiak bakarrik entzuten ditugu. Oraingoz, 3 irakasle bakarrik ditugu, bat bakarrik falta zaigu. animatu zaitezte gurekin etortzera, oso txintxoak gara eta.